XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): . Eta ona azkenean zer gaiñeratzen duen:.

Itzez urriago, baiña batere ez indar eta mami gutxiagokoa da L. Litxelenaren esana.

Onek ere . Eta bereala au dio: .

Mitxelenaren itzok aobero batek esanak ezdiranak, noski, orain emezortzi urte idatziak dira; baiña gaur ere berriz esan daitezkenak diralakoan nago; ezdala gure artera Lekuonak aspalditxo artan eman zigun azterketalan ori berdintzekorik agertu, ez ari urbiltzekorik ere.

Lan ain bete eta osozkoa atera zitzaion.

Iñork ezer erantsi edo geitu baldin badio, maisu zarrak berak egin du, leengo argitasunak edatu, osotu eta biribiltzeko egin izan dituen ainbat itzaldi eta saiotan.

Arlo ontan maisu zaar au bakan eta bakar gelditzen zaigu oraindik: benetan, euskal-kulturarentzat zorioneko orduan etorri zan zorioneko gizona.

Emen eman bear nion azkena nere jardun oni.

Baiña zillegi bekit neretik zerbait geitzen.

Gure aozko literaturaren maisu argi oni nere oparitxoa ekarri nai diot gaur.

Arratiako kopla zaarretako bat da, nere errian entzun eta ikasitakoa.

Lekuonak olako asko baditu ere, nere ustez au ez du ezagutzen.

Ona koplatxoa:

Zein girotako kopla dan agirian dago.

Maitaleak maiteari, beste iñori biotza eman ez dezaion, egiña.

Baiña nik emen Euskalerriak Lekuona gazteari beiñola kantatutakotzat ulertzen dut.

Nork ezdaki ixilleko txistu eta dei askok jotzen dutela gazte baten belarrira?.

Apaiz gaien belarrietara ere bai: begirazak beti gora eta gorago, kultura aundi ospetsuenen barrutietan sar adi, jo zak gorengo eliz-mailletara ".